Munduko imajinarioan, Palestinaren irudia bonben, odolaren eta suntsipenaren bidez zizelkatuta dago. Urte askoan bizi izan direnek bakarrik ikusi eta entzun ahal izan dute zerbait desberdina Palestinari buruz. 75 urte baino gehiago iraun duen diskurtso nagusi horretan, palestinarren ahotsak luzaroan baztertuak, zatikatuak eta ukatuak izan dira. Lan grafiko hauen bidez, artista palestinarrek uko egiten diote ezarritako isiltasunari, euren trazuekin irudikapen kolonialak aldatuz. Edward Said intelektual palestinarrak zioen norbaiti ahotsa ukatzea bere existentzia ukatzea dela. Ikuspegi horretatik, kontakizun hauek ez dira oroitzapen pasibo gisa irakurri behar, amnesia historikoaren aurkako esku-hartze aktibo eta dinamiko gisa baizik.
Hemen, artista palestinarrek beren istorioak, ahotsak eta etorkizuna aldarrikatzen dituzte; eguneroko borrokak, erresistentzia eta palestinar bizitasun kulturala agerian uzten dituzte. Hau ez da soilik erakusketa artistikoa bat: existentziaren baieztapena da, hegemonia zalantzan jartzea eta Palestinako narratibaren indar iraunkorraren lekukotasuna. Tinta-trazu bakoitzean eta narrazio-bineta bakoitzean, komiki hauek ahanzturaren aurkako ukapena dira, istorio palestinarrak kontatzen, marrazten eta partekatzen jarraituko direla aldarrikatzen duen oihu kolektiboa, justizia iritsi arte.
Erakusketa honekin, Bilboko Udalak bere konpromisoa berresten du palestinar herriarekin eta bakean bizitzeko duen eskubidearekin. Era berean, minaren erdian ere iraun eta loratzen den kulturari balioa eman nahi dio.
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
Powered By EmbedPress
KREDITUAK | CRÉDITOS
Erakusketaren komisarioak | Comisarios de la exposición
Mohamed Sabaaneh
Pedro Rojo Pérez
José Andrés Santiago
Diseinu eta maketazioa | Diseño y maquetación
José Andrés Santiago (Universidade de Vigo)
Bertsio digitala eta errotulazioa | Versión digital y rotulación
José Andrés Santiago (Universidade de Vigo)
Itzulpenak | Traducciones
Castellano: Pedro Rojo Pérez
Euskara: Hajar Samadi / Bittor García de Isusi
Euskarazko edizioaren koordinatzailea | Coordinadora de la edición en euskera
Noemí de la Fuente Pereda (Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao)


